GIZARTEA

Errenta aitorpenaren bidez erlijiorik ez finantzatzeko eskatu du Laikotasunak

Aitorpenaren %0,7 zertara bideratu aukeratzeko laukirik ez jartzea proposatu du elkarteak.

2014ko apirilaren 14a
07:52
Entzun

Gipuzkoako gotzain Jose Ignacio Munillari ohar baten bidez erantzun dio Laikotasuna elkarteak. Azaldu duenez, "arazoa" da gipuzkoarrek, "nahi ala ez euren zergekin erlijio bat finantzatu" egiten dutela. Gogorarazi duenez, errenta aitorpenean bi aukera zeuden %0,7 emateko: eliza eta helburu sozialeko erakundeak.

Elkarteak txalotu egin du hirugarren lauki bat jarri izana; hain zuzen, %0,7 sektore publikoari ematearen aldekoa. Halaber, ohartarazi du Elizak 247 milioi euro jaso zituela Espainiako Estatuan %0,7 horren bidez, eta herritarrentzako "berdintasunezko tratua" eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.