Espero zen bezala Nafarroako Legebiltzarrak ez du onartu gaur UPNk proposatutako zerga erreforma. PSNk, berriz, bere proposamena aurkeztu du, eta NaBai eta Nafarroako Ezker Batuaren babesarekin onartu da. Aurrerantzean, errenta altuenek zergatan gehiago ordainduko dute; zehazki, 88.000 eurotik gorakoei puntu bat igo zaizkie zergak, eta 125.000 eurotik gorakoei, bi puntu.
UPN eta PSNren artekoa "jokoa" eta "antzespena" dela salatu zuen atzo Nafarroa Baik. UPNk atzo 2011ko aurrekontuak atera zituen aurrera sozialisten babesarekin, eta gaur, 2011ko hauteskundeetara begira, euren artean urruntzea irudikatu nahi zutela aurreratu zuen. Txentxo Jimenezek gogorarazi zuen legegintaldian UPNk aurkeztutako egitasmoetatik %85 babestu dituela PSNk.
Euskal HERRIA
Errenta altuenek zerga handiagoak ordaindu ditzaten ados jarri dira PSN, NaBai eta NEB
88.000 eurotik gorakoek puntu bat gehiago ordainduko dute (%43), eta 125.000 eurotik gorakoek, bi puntu gehiago (%44)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu