Cuellarren (Espainia) harrapatu zuen zekorrak gizona; adarra bihotzean sartu zion, eta hainbat metro eraman zuen arrastaka. Berehala hil zen.
09:30 aldera gertatu zen ezbeharra. Bost kilometroko lasterketa egiten dute basoan entzierro gisa, eta herriaren erdigunean sartu ohi dira ondoren, 1,5 kilometroko ibilbidea egiteko. Herrirako sarrera da arriskutsuena, bidea estutu eta jendea pilatzen delako, eta bertan harrapatu zuen zekorrak gizonezkoa.