'Errepresioari autodefentsa'

Errenteriako hiru gazteen espetxealdia berretsi du Auzitegi Nazionalak

Carmen Lamela epaileak uste du "delituak berriro egiteko arriskua" dagoela hiru auzipetuak askatuz gero. Manifestaziora deitu dute iganderako.

Atxilotuak babesteko martxa bat egin zuten Errenterian. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 29a
18:58
Entzun

Iruñeko instrukzioko laugarren auzitegiak "desordena publikoak eta terrorismoa" egotzi zien atxilotutako lau gazteei, Zigor Kodeko 573 bis artikulua oinarri hartuta. Apirilaren 12an, ordea, Nafarroako Lurralde Auzitegiak ebatzi zuen Iruñeko istiluek ez dituztela betetzen hor aipatzen diren baldintzak. Besteak beste, azaldu zuten ez dagoela "inongo erreferentziarik gertaerak erakunde edo talde kriminal baten eraginpean izan zirela esateko". Hala, Zigor Kodeko 557 eta 557 bis artikuluetan kokatu zuten auzia —desordena publikoa arautzen da hor—, gertaerak "larriak" direla esan arren —sei urte arteko zigorrak aurreikusten ditu legeak—.

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Auzitegi Nazionalari dagokiola gaia aztertzea, eta Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak berretsi egin du hiru gazteen atxiloaldia. Argudiatu du martxoaren 11n Iruñean izan ziren istiluak "argi antolatuak" izan zirela, eta, beraz, uste du auzipetuek "delituak berriro egiteko arriskua" dagoela.

Etorkizunaren Alde plataformak manifestazio bat antolatu du uztailaren 2rako, Etorkizunaren alde. Atxilotutako gazteak askatu lelopean. Errenterian izango da, 12:30ean abiatuko da Herriko Plazatik, eta martxa isila izatea nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.