INDARKERIA MATXISTA

Errenterian gertatutako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Emakumeak berak salaketa aurkeztu ostean abiatu dute ikerketa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

2016ko urtarrilaren 22a
13:36
Entzun

Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udalek adierazpen bateratua argitaratu dute, erasoaren berri eman eta hura gaitzesteko. "Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta, horregatik, lanean jarraitu behar dugu erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen".

Oiartzualdeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak elkartasuna adierazi diote erasoa jasan zuen emakumeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.