Atzo Donostiako Ospitalean zendu zen Errenteriako (Gipuzkoa) emakumearen bikotekidea aske utzi du goizean epaileak. Gizona astelehenetik atxilotua zuen Ertzaintzak, hain justu, andrazkoa ospitaleratu zutenetik: zauri eta ubeldu “larriak” zeuzkan, eta osagileek genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatu zuten, lesio horiek “eraso fisiko batek eraginda” izan zitezkeelakoan. Andrazkoa “arrazoi naturalengatik” hil zela adierazi zuten atzo autopsiaren lehen emaitzek: emakumeak zeukan gaixotasun kronikoak eragin zion heriotza. Halere, bikotekideak polizia etxean egin du gaua, eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera: behin behinean aske utzi du, kargurik gabe.
Gertaerak nahasmen handia eragin zuten atzo Errenterian, baita erakundeen artean ere. Udalak berak ezohiko batzarrera eta elkarretaratzera deitu zuen, eta instituzioek zein alderdi politikoek gaitzespen oharrak bidali zituzten, baina mobilizazioak bertan behera utzi zituzten, autopsiaren lehen emaitzen berri izatean. Edonola ere, oraindik argitu gabe dago medikuek antzemandako indarkeria zantzuek oinarria duten.
Gizartea
Errenterian hildako andrearen bikotekidea aske utzi du epaileak
Emakumea “arrazoi naturalengatik” zendu zela adierazi du autopsiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu