gizartea

Errenteriko PSEko alkatea jarri dute San Marko mankomunitateko presidente

Ezker abertzaleak "inolako plangintzarik" eduki ez izana leporatu dio buru berriari.

2010eko urriaren 5a
16:25
Entzun
Juan Carlos Merino Errenteriko alkatea (PSE-EE) izendatu dute gaur San Marko mankomunitateko presidente, Imanol Azpiroz Usurbilgo zinegotziaren (ezker abertzalea) partez. Iragarri bezala, EAJ, PSE eta Hamaikabatek adostutako hautagaiek hartu dute zuzendaritza. Beste aldaketa bat: Zorione Etxezarraga Astigarragako zinegotzia (EAJ) da orain presidenteordea.

Hiru urte egin ditu Azpirozek presidentzian. Garai horretan ezker abertzaleak, EB eta Alternatibak izan dute gehiengoa mankomunitateko zuzendaritzan, baina Astigarragako eta Lasarte-Oriako udalen mankomunitateko ordezkariak aldatu dituzte EAJk eta PSEk, eta horrek eragin du San Markoko aldaketa.

Ezker abertzaleak kritikatu egin du erabakia, eta Merinori egotzi dio "inolako plangintzarik" eduki ez izana. Presidente berriak gobernu taldetik bidali egin du ezker abertzalea, honek dioenez, eta idazkaria eta diruzaina kendu egin ditu kargutik. "Presidente autoritarioa eta iluna da".

Orain arteko zuzendaritzak atez ateko zabor bilketa bultzatzeagatik eta "[EAJ, PSE eta Hamaikabatek] errauste planta kinka larrian ikusten dutelako botako gaituzte", zioen lehengo astean BERRIAn Azpirozek.

Donostia eta inguruko bederatzi herri hartzen ditu bere baitan San Markok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.