Istripuak

Errepide ezbeharrak dira Nafarroako gazteen heriotza kausa nagusia

Nafarroako 15 urtetik 29ra bitarteko biztanleen artean, istripuak, eta, batik bat, errepidekoak dira heriotza kausa nagusia; zehazki, adin tarte horretako heriotzen %67 gertatzen da ezbeharren ondorioz. Nafarroako Estatitistika Institutuak eman berri ditu datu horiek. Biztanle guztiak kontuan hartuta, ostera, heriotzen %5 baino ez dute eragiten istripuek.

2003ko abuztuaren 27a
11:58
Entzun
1995etik 2000ra bitartean, 15 urtetik 29ra bitarteko 75lagun hil ziren urteko Nafarroan. Heriotza horietatik 50 gaixotasunekin zerikusirik ez zuten kanpoko faktoreek eragin zituzten, hau da, kolpatze eta zauritzeek, eta horietatik gehienak, trafiko istripuetan gertatu ziren.

Beraz, Nafarroako gazteen hilkortasuna kanpoko kausei dago lotuta, eta, batik bat, jende talde horren jokabideekin eta bizitza estiloarekin du zerikusia. Osasungintzan egin diren aurrerapenek eragin gutxi dute gazteen hilkortasuna gutxitzeko.

Zaharrekin, ordea, doi-doi kontrakoa gertatzen da: osasungintzan egin diren aurrerapenei esker, adinekoen hillkortasuna jaistea lortu da. Horrela, 1976an 73,4 urtekoa zen bizi-itxaropena Nafarroan (70,3 gizonezkoak, 76,7 emakumezkoak), eta, gaur egun, 80,1 urtekoa da (76,8 gizonezkoek, 83,6 emakumezkoek).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.