Presoak

Errepide istripua izan dute Sergio Errazkin presoaren aitak eta amonak hari egindako bisitatik itzuleran

Sergio Errazkin presoaren aitak eta amonak auto istripua izan zuten igande goizaldean, Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Alcazar de San Juango espetxean hura ikusten izan eta etxera bueltan zihoazela. Autoa oso hondatuta geratu zen arren, Errazkinen aitak eta 84 urteko amonak ez zuten minik hartu. Etxerat elkarteak salatu duenez, "sakabaneta politikak 2004an eragindako lehen istripua" izan zen igandekoa.

2004ko urtarrilaren 6a
15:24
Entzun
Sergio Errazkinen aita eta amona larunbat goizeko bideratzietan irten ziren Donostiatik Alcazar de San Juango kartzelara joateko. Hiruak aldera iritsi ziren hara, eta bisita izan ostean, zazpiak aldera abiatu ziren berriro etxe aldera. 1.200 kilometroko joan-etorria amaitzeko gutxi falta zitzaiela, goizaldeko ordubatak aldera, izan zuten ezbeharra.

Etxerat-ek agertu duenez, autoak hiru buelta eman zituen errepidean; ez zen irauli, baina ezker eta eskuineko hormak jo ondoren, errepide erdian gurutzatuta geratu ziren. Autoak kalte handiak ditu, baina ez aitak, ez amonak, ez zuten minik hartu.

Halaber, Etxerat-ek argi du istripu hori "sakabanaketa politikaren" ondorio dela, eta praktika hori behin betiko amaitzen ez bada, beste horrelako asko gertatuko direla. Hain zuzen ere, sakabanaketa politikak iaz 23 errepide istripu eragin zituela oroitarazi du Etxerat-ek, eta hiru lagun hil zirela eta beste bi oso larri zauritu zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.