Elur ekaitza

Errepide sare nagusia irekita dago, baina elur ekaitzaren arriskuak bere horretan segitzen du

Azken orduetan hobera egin dute errepideek, eta sare nagusian ez dago errepide bakar bat ere itxita, eta kateak ere ez dira behar. Azken orduotan zabaldu dute Gasteiz eta Iruñea arteko N-1a, arratsaldeko lehen orduan Olazti, Ziordia eta Altsasu arteko bidea moztuta egon da, baina dagoeneko zabalik dago. Orain minutu gutxi zabaldu duten beste bidea Araban, Armiñon eta Burgos lotzen dituen A-1 autobidea. Elurra kentzeko makina pasa dute eta une honetan errepide zati osoa zabalik dago, eta ez da katerik behar. A-15a, Iruñea eta Andoain arteko autobidea, A-8a Bilbo eta Behobia artekoa eta A-68 Bilbo eta Gasteiz arteko errepideak ere zabalik daude Elurrak, txingorrak eta haize zakarrak ez dute etsiko gaur egun guztian, eta Trafiko Zuzendaritzak kontu handiz ibiltzeko gomendioa egiten du.

2004ko otsailaren 28a
17:22
Entzun
Bigarren mailako errepidea sarean arazoak daude oraindik ere, baina goiz partean baino urriagoak dira arazo horiek.

Gipuzkoan egoerak hobera egin du, eta kateak soilik beharrezkoak dira Elgetan eta Elosuan.

Araban berriz, bigarren mailak mendate garrantzitsuenak itxita daude, Opakua, Orduña eta Herrera, esaterako.

Bizkaian momentuz itxita jarraitzen daudenak Kanpazar, Urkiola, Dima eta Areitio dira. Azken hau orain arte irekitan egon da, baina Trafiko Zuzendaritzak orain gutxi esan du itxi egin behar izan dutela. Trabakuan oraindik zirkula daiteke, baina kateen laguntzarekin soilik.

Nafarroan itxitako mendateak ez dira asko. Lehenengo mailakoen artean Urkiaga da itxita dagoen bakarra, eta bigarren mailakoen artean berriz, Ezkurra, Artesiaga eta Belagua. Kateak berriz ezinbestekoak dira Otsondon, Urbasa, Uitzi, Eguzkoe, Lizarraga eta Orokietako mendateetan.

EAEko errepideetan 7.500 kilotik gorako kamioiek debekatuta dute ibiltzea errepide sare osoan, eta Nafarroan soilik bi errepidetan; N-135ean, Luzaiden eta N-121ean Iruñea eta Behobia artean. Debeku hori dela medio, Europatik datozen kamioiak Biriatuko mugan pilatu dira, eta 1.500 kamioi inguru daude geldirik.

Errepideei buruzko informazioa

Eguraldia ez da askorik aldatuko eta horrek arazoak eragingo ditu errepideetan. Errepideei buruzko informazioa lortzeko bi telefono jarri dituzte martxan agintariek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideei buruzko berri 902112088 telefonoan eskura daiteke eta Nafarroako errepideei buruzko berriz 900400100 telefono zenbakian.

EAEko errepideei buruzko informazioa hemen

Nafarroako errepideei buruzko informazioa hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.