Arabako Diputatu Kontseiluak Arbuio-Sodupe zatian autobidea egitea onartu du. Okondo udalerritik igaroko da, eta 1.300 metro izango ditu. Obra osorik Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko du, Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea elkarte publikoaren bidez.
Kastrexana-Arbuio eta Sodupe-Padura autobide zatiekin lotuko da errepide zati berria, Cadaguako autobidearen barruan. Batez beste 12.720 automobil ibiltzen dira autobide horretan egunean, eta Bilbora hurbildu ahala dauden zatietan gehiago: 22.000. %7,5 kamioiak eta antzekoak dira, ibilgailu astunak, eta ugaritzen ari dira gainera autobidea erabiltzen duten ibilgailu astunak.
ERREPIDEAK. Arbuio-Sodupe zatiko autobidea egitea onartu du Arabako Diputatu Kontseiluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu