Urtea hasi zenetik bisitarako joan-etorrian errepide istripua izan duten presoen senide eta lagunak 115 direla agertu du Etxerat-ek, eta, ezbehar horiek ezin daitezkeela trafiko istripu huts gisa hartu uste du. Aitzitik, Frantziako eta Espainiako Estatuek "politikoki kalkulatutako espetxe politika jakin baten ondorio" direla iritzi dio. "Beraz, kalkulu horien barnean sartzen dira ere hildakoak, zaurituak, izugarrizko kostu ekonomikoa… eragiten duten istripu hauek guztiak. Beraz Estatu hilketak dira", azpimarratu du.
Euskal gizartearen gehiengo zabala sakabanaketaren kontra dagoela uste du Etxerat-ek, baina, hala ere, eragile politiko, sozial eta sindikal hainbatek ez dutela behar besteko irmotasunik adierazten espetxe politika horren aurka. Horregatik, eragile horiek ere istripu eta heriotza horien arduradun dira Etxerat-en aburuz. Eragile horiei guztiei sakabanaketaren kontra "beharrezkokonpromiso eta ekimenak abiarazteko" eskatu die.
Presoak
Errepidean hiltzen diren senideen heriotzak "Estatu hilketak" direla azpimarratu du Etxerat-ek
Etxerat euskal presoen senideen elkartaek bi agiri aurkeztu ditu gaur Nafarroako Parlamentuan, bat erakunde horri zuzendua eta, bestea, Nafarroako Arartekoari. Karmele Solaguren Ekain Gerra presoaren amaren heriotza, eta, oro har, sakabanaketa salatu dituzte agiri horietan; areago, errepideetan hiltzen diren presoen senideen heriotzak "Estatu hilketak" direla nabarmendu dute. Sakabanaketaren amaiarazteko konpromisoa har dezatela eskatu diete eragile politiko, sozial eta sindikalei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu