EUSKAL HERRIA

Errepideetako seinaleak aldatu ditu Gipuzkoako Aldundiak, 'Frantzia' kendu eta 'Baiona' jarrita

Diputazioaren hitzetan, "Europako irizpideetara egokitu" eta "Gipuzkoako herritarren sentipena hobeto islatu" nahi du erabaki horrekin.

2012ko urriaren 18a
12:01
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak aldatu egin ditu herrialdeko errepideetako hainbat seinale, eta 'Frantzia' zioten ugari 'Baiona' dioten beste batzuekin ordezkatu ditu. Bereziki Irunen egin ditu aldaketak, Hendaiara igarotzeko zubietan; horietan 'Gipuzkoa' eta 'Lapurdi' dioten seinaleak ezarri ditu. Guztira 28 moldatuko ditu.

Aldundiaren esanetan, "Europako irizpideetara egokitu" eta "Gipuzkoako herritarren sentipena hobeto islatu" nahi du erabaki horrekin. Izan ere, diputazioak azaldu duenez, Europako Batasuneko irizpideek diote hirien arabera seinaleztatu behar dela, eta ez estatuen arabera. Gaineratu du neurri horrekin "Gipuzkoako lurraldeko muga guztiak seinaleztatuta" egongo direla, orain arte soilik Araba, Bizkaia eta Nafarroako mugetan baitzituzten seinaleak. Aldundiak uste du erabakiarekin "irizpideak bateratu" egin dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.