Etzegarate itxita egon da arratsaldeko lehen orduan. Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez itxi egin behar izan dute Irunerako noranzkoan. Baina, 17:00etarako ireki dute berriz ere. Arratsaldean, Pagozelai itxi dute.
Nafarroako Gobernuak indartu egin du elurrari aurre egiteko plana. Elurra kentzeko 103 makina prest dituela jakinarazi du, batik bat lurraldearen iparraldean aritzeko. Nolanahi ere, prest dauden arren, asteburuan, ahal izatera errepidera ez ateratzeko eskaera egin du. Hemen Nafarroako errepideen egoera.
Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak hainbat aholku eman ditu, eta errepideen egoera kontsultatzeko eskatu:
Gomendioa: Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren #Gomendioak#Elurra#Trafikoapic.twitter.com/hYCG91heda
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 2
Araban ere izan dira arazoak. Renferen tren bat hondatuta gelditu da, elurretan, Urkabustaizko Inoso-Oiardo geltokian. 51 bidaiari zeuden trenaren barruan, eta horiek erreskatatzeko elkarlanean aritu dira Eusko Jaurlaritzaren larraldi zerbitzuak, suhiltzaileak, DYA eta Gurutze Gorria.
Recursos #DYA se encuentran ahora mismo trabajando en la Estación de Hinosa en #Alava, donde hay 51 personas atrapadas por la nieve que viajaban en tren. 🚄 â„ï¸Â #elur@112_SOSDeiakpic.twitter.com/fjNWfOlNzV
— DYA Bizkaia (@DYABizkaia) 2018(e)ko otsailak 2
Jakinarazi dutenez, aparteko arazorik gabe egin dituzte erreskate lanak. Egitekoa erraztu du trena geltoki baten ondoan gelditu izanak.
Larrialdietako Zerbitzuak Inozo-Oiardon hondatutako trenako bidaiarien erreskatean lan egiten ari dira.__Los Servicios de Emergencias estan rescatando a las personas viajeras del tren averiado en Inoso-Oiardo. #inoso#alertalaranja#elurrapic.twitter.com/Haxzf02o3i
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) 2018(e)ko otsailak 2
Errepideetan ere hainbat eragozpen sortu ditu eguraldiak. Handiena A-8an izan da, Orio eta Zarautz artean (Gipuzkoa).
Goizeko lehen orduetan bina lerro egon dira itxita bi noranzkoetan. Txingor ekaitza ari zuela, hiru istripu izan dira Orio parean (Gipuzkoa), eta hamahiru kilometro arteko auto ilarak eratu dira. Ibilgailuak geldi egon dira une askotan.
Trafiko eragozpenak konpondu eta bideak ireki ondoren, auto ilarak desegin dira pixkanaka.
Gidariek sare sozialetan zabaldutako argazkietan ikus daitekeenez, txingorrak erabat zuritu du errepidea.
@InakiNarbarte -ren argazkik, Orio eta Zarautz artean oraintxe. Kontuz jun... pic.twitter.com/2XJxzP3PIa
— andoni urbistondo (@urbixxx) 2018(e)ko otsailak 2
Eguerditik aurrera, elur maila 500 metrora igoko dela iragarri du Euskalmetek.
Jaizkibel ere itxi dute gaur, harritzar bat errepidera erori delako.
Jaizkibelgo errepidea moztuta dago. Aurreikuspenen arabera, egun osoan horrela egongo da.
— Pasaiako Udala (@pasaiakoudala) 2018(e)ko otsailak 2
La carretera de Jaizkibel está cortada. La previsión es que esté así durante todo el día. pic.twitter.com/x4qxI24hjB