gizartea

Errepideko bi langile hil dira Zaldibar parean, A-8an furgoneta batek harrapatuta

Beste behargin bat zaurituta dago eta ibilgailuko gidaria ere bai. A-8 itxita dago Donostiako noranzkoan.

2010eko martxoaren 24a
23:35
Entzun
Zaldibar inguruan A-8an errepideko lanetan zebiltzan bi lagun hil egin dira gaur 13:15ean, furgoneta batek harrapatuta. Ceprenor enpresako langileak ziren. Beste behargin bat zaurituta dago eta ibilgailuko gidaria ere bai; horietako bat Donostiako erietxe batera eraman dute helikopteroz eta bestea Mendarokora anbulantzian.

ELAk salatu du azpikontratazio politikaren erruz zendu direla bi langileak. Ceprenor epresak esan du segurtasun neurri denak zituztela, baina prest azaldu da gertaera ikertzeko.

A-8 itxita egon da Donostiako noranzkoan ordu batzuetan.

LAB sindikatuaren arabera, aurten 21 behargin hil dira lan istripuetan. Iaz hala 80 zendu zirela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.