Errepideko erdibiltzailea jo, eta motozale bat hil da
BASAURI. Gizon bat zendu zen atzo arratsaldean Basaurin, Bizkaian, motoarekin istripua izanda. Errepideko erdibitzailea jo zuen, eta airean atera zen gizona, kolpearen eraginez. Zer gertatu zen ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez. Anbulantzia iristerako, hila zen gizona. 46 urte zituen, eta Arrigorriagan (Bizkaia) bizi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu