Gertakaria

Errepideko lanetako eztanda batek kalteak eragin ditu Arrasaten

Eibar (Gipuzkoa) eta Gasteiz elkartuko dituen AP-1 errepideko lanetan ari dira Arrasate (Gipuzkoa) parean. Gaur "kontrolatua" behar zuen leherketa batek kalte ugari eragin ditu Arrasateko Musakola auzoan. Autoak, etxeak eta dendak kaltetu ditu eztandak. Gainera hiru lagun zauritu dira.

2006ko urriaren 10a
18:57
Entzun
Goiena.net webgunean zabaldu dutenez "harri mordoa" erori dira Musakola auzora eta batzuk Santa Teresa auzoraino ere ailegatu dira. Hiru lagun zauritu dira eta kalte material ugari eragin ditu leherketak. "Parean harrapatutako dena apurtu dute harriak", dio Goiena.net-ek.

Errepideko lanek hala eskatuta burutu dute leherketa. Kontrolatua izan behar zuen baina antza denez arduradunek ez dakite zer gertatu den. Arrasateko udaltzainek Goiena.neti azaldu diotenez, abisua eman ohi dute horrelakoak egiten dituztenean baina gaur ez dute abisurik pasa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.