15:58etan gertatu da istripua: Navasfalt enpresako langile talde bat estoldak jartzen ari zen inguruan, eta haiek lan egin zezaten seinale batekin trafikoa zuzentzen ari zen 51 urteko A.O.R. gizonezkoak. Orandik argitzeke daudcen arrazoiak tarteko kamioi batek harrapatu egin du, eta segituan hil da. Avilesko (Asturias, Espainia) bizilaguna zen.
Kamioiaren gidaria, berriz, 41 urteko Iruñeko bizilagun bat da.
Lan istripuak
Errepideko lanetan ari zen behargin bat hil da Arrizabalagan, kamioi batek harrapatuta
Ezbehar handia gertatu da N-121 errepidean, Arrizabalaga (Nafarroa) parean: errepideko lanetan ari zen behargin bat harrapatu du kamioi batek, eta hil egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu