Errepikatutako graduak zentro batzuetatik kentzea aztertuko du EHUk

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Abenduaren 22ko Gobernu Kontseiluan aztertuko da, azkenik, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko titulazioak berregituratzeko Errektoretza taldeak egindako proposamena. Graduen eskaintza «arrazionalizatzeko», campus batean baino gehiagotan ematen diren ikasketak zentro batzuetatik kenduko dituzte; baina «ez da titulaziorik desagertuko», EHUko iturriek berri agentziei argitu dietenez. Batez ere Ingeniaritza ikasketei eragingo die aldaketak, bost ingeniaritza eskola baititu EHUk; horregatik berritu zen Eibarko campuseko (Gipuzkoa) ikasketen eskaintza orain bi urte, titulazioak Bolognako prozesura egokitzean.

Hain zuzen, eskaintza akademikoa erabat berrantolatu eta bi urtera beste aldaketa bat planteatzea kritikatu du EHUko Ikasle Kontseiluak: «Honek agerian uzten du Errektoretza taldea ez zela ausarta izan Bolognako erreformarekin». Dirua aurrezteko, bestelako neurriak hobetsi dituzte ikasleek, hala nola inaugurazio eta iragarkien kostuak murriztea, kargu akademiko kopurua gutxitzea eta Gizarte Kontseiluko dietak jaistea. Era berean, aldaketon berri hedabideen bidez eduki izana deitoratu du kontseiluak, eta Batzorde Parekidea biltzeko eskatu du, Errektoretzaren proposamena hobeto ezagutzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.