Espainiako eta Frantziako Estatuei Frankismoko errepresio neurriak "motz" geratu zaizkiela salatu du Etxaburuk. Haiek gainditzea leporatu die gainera, torturekin, gaixotasun larriak dituzten presoei espetxetik irtetea debekatuz, bizitza osorako espetxe zigorrak ezarriz eta abar. Frankismo garaian beraiek ere sufritu zituzten errepresio neurriak euskal herritarren kontra nola erabili ditzaketen galdetu dio Etxaburuk PSOEri.
Benetako konponbidera iristeko bidea oraindik ere ez dela abiatu iritzi diote.
Galderak egin dizkio Etxaburuk Espainiako Gobernuari: "Guzti hau zegatik eta zertarako da?, Non daude desagertutako gure familiakoak?", galdera asko dituztela baina erantzunak falta direla salatu dute.
Nolanahi ere, igandeko ekitaldian ez dutela atzera begiratu eta historiaren berrirakurketa bat egingo ohartarazi dute. Ekitaldia aurrera begirakoa izango dela diote, "errepresaliatu politikorik gabeko etorkizunaren alde".
Politika
"Errepresaliatu politikorik gabeko etorkizuna" eskatuz ekitaldia egingo dute Etxeratek eta Ahaztuakek
Durangon egingo dute ekitaldia larunbatean, alegia Giza Eskubideen Nazioarteko egunean. 18:00etan San Agustin Kultur gunean egingo den ekitaldia etorkizunera begirakoa izango dela ohartarazi dute. Etxerateko Estanis Etxaburuk eta Ahaztuak 1936-1977ko Martxelo Alvarezek azaldu dutenez, "gainditu gabeko gatazkek sortu eta luzatutako sufrimenduak" sortutako elkarteak dira biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu