Bakea eta demokrazia "hil hala bizikoak" dira gazteentzat, eta horretarako bide berriak irekiak dituztela diote.
Beraz, Errepresioaren gainetik gazte eta errebelde lelopean manifestazioa egingo dute maiatzaren 21ean, Donostian.
Manifestazioa
'Errepresio guztien gainetik gazte eta errebelde' lelopean manifestazioa deitu dute 200 gaztek
"Euskal gazteriak pairatzen duen errepresioa salatzeko" manifestazioa deitu dute maiatzaren 21erako 200 bat gaztek. Maider Larriek prentsaurrean esan duenez, "ez dago erasorik, ez dago espetxerik, ez dago jazarpenik euskal gazteriaren askatasun nahiarekin amaituko duenik". Errepresioaren bidea amaituta dagoela diote, eta beraz, bakearen eta demokraziaren aldeko apustua egitea ezinbestekoa dela iritzi diote. Manifestazioa Donostian izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu