Errepresioa eta aurrerapausoak

2011ko irailaren 4a
00:00
Entzun

2009

•Azaroaren 14a. Altsasuko Adierazpena aurkeztu zuen ezker abertzaleak, «soilik bide politiko eta demokratikoen» alde.

2010

•Martxoak 29. Bruselako Adierapena aurkeztu zuten 21 pertsona entzutetsuk.

•Apirilak 14. Hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, haien artean hiru abokatu.

•Apirilak 24. Bide politikoen aldeko urratsa berretsi zuen ezker abertzaleak, Iruñean.

•Ekainak 20. Lortu Arte hitzarmena sinatu zuten EAk eta ezker abertzaleak, Euskaldunan.

•Irailak 5. Eraso ekintza armaturik ez egitea erabaki zuela jakinarazi zuen ETAk.

•Irailak 11. Eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa debekatu zuten auzitegiek.

•Irailak 14. 9 lagun atxilotu zituzten Ekineko kide eta «ETAren komisario» izatea egotzita.

•Irailak 25. Gernikako Akordioa aurkeztu zute 28 eragilek.

•Irailak 28. Askapenaren kontrako operazioa egin zuten.

•Urriak 22. Hamalau gazte atxilotu zituzten.

•Azaroak 27. Alderdien Legeak dioena beteko zuela jakinarazi zuen ezker abertzaleak.

•Abenduak 16. Zortzi pertsona atxilotu zituzten Segiko kide izatea egotzita.

2011

•Urtarrilak 10. Su-eten «orokor», «iraunkor» eta «egiaztagarria» eman zuen ETAk.

•Urtarrilak 11. Bi lagun atxilotu zituzten.

•Urtarrilak 16. Euskal Herria Ezkerretik akordioa aurkeztu zuten ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak.

•Urtarrilak 18. Hamar lagun atxilotu zituzten, AAMren eta Ekinen kontrako operazioetan.

•Otsailak 9. Sortu erregistratu zuen ezker abertzaleak.

•Otsailak 14. Nazioarteko Harreman Taldea sortu zen.

•Martxoak 1. Lau lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, ETAko kide izatea egotzita.

•Martxoak 2. Euroaginduei jarraituz, Segiko kideak atxilotu zituzten Iparraldean, «bortizki».

•Martxoak 27. Su-etena egiaztatzea hirugarrenen esku uzteko prest agertu zen ETA.

•Apirilak 3. Bildu koalizioa aurkeztu zuten.

•Apirilak 9. Tiroketa izan zen ETAren eta jendarmeen artean. ETAk geroago jakinarazi zuen «gogoz kontrakoa» izan zela.

•Apirilak 12. Bi lagun atxilotu zituzten Legorretan.

•Apirilak 24. «Euskal Herrian zabaldu den aro berria finkatzeko erabaki sendoaren» berri eman zuen ETAk.

•Apirilak 25. ETAk iraultza zerga bertan behera utzi zuela zabaldu zen.

•Maiatzak 5. Bozetara aurkezteko baimena eman zion Konstituzionalak Bilduri.

•Ekainak 21. Aurore Martin atxilotzea eragotzi zuten herritarrek.

•Uztailak 13. «Bake eta askatasun bidean» sakontzeko prest dagoela esan zuen ETAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.