Politika

Errepresioa salatzeko larunbaterako manifestazioa deitu du Nafarroako herritar talde batek

Iruñean egingo dute ekimena, 17:00etatik.

2008ko irailaren 8a
18:38
Entzun
Nafarroan azkenaldian gertatzen ari den "errepresioa" salatzeko asmoz manifestazioa antolatu du herrialdeko herritar talde batek larunbat honetarako. Iruñean izango da ekimena, 17:00etatik aurrera; autobusen geltokian hasiko da.

EAE-ANVko zinegotziak eta inputatuak, Berriozarko istiluetan zauritua izan zen Iker Isiegas eta hainbat bizilagun, azkeneko asteetan atxilotuak izan diren pertsonen senideak, Udalbiltza eta Amnistiaren Aldeko Batzordeetako sumarioetan inputatutakoak, eta beste hainbat lagun izan dira gaur Iruñean egindako agerraldian.

“Salbuespen egoera” bizi dela azaldu dute.

Donostiako manifestazioa

Iganderako Donostian ere manifestazioa deituta dago, euskal presoen alde. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin zuen lehengo astean, eta atzo presoen senideek erabaki hori gaitzetsi egin zuten, “lDonostian egindako agerraldian==http://www.askatu.org=l. “Zur eta lur” geratu dira erabakiarekin, eta “haserrea eta harridura” adierazi dute.

Bihar senideen ordezkaritza bat Javier Balza Herrizaingo sailburuak Lakuan duen bulegora joango da. Balzak ez ditu hartuko, jakinarazia duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.