euskal herria

Errepresioaren aurka, "herritar uholdea" sortzeko deia egin dute apirilaren 28ra bitarte

Eskubide zibil eta politikoen aldeko 1.200 atxikimendu lortzea dute helburu Eleak mugimenduak eta Donostiako Errepresioaren Kontrako Hitzarmena osatzen duten kideek. Apirilaren 28an 1.200 pieza dituen puzzle bat osatu nahi dute Donostian.

2012ko martxoaren 31
17:21
Entzun

Eleak mugimenduak eta Donostiako Errepresioaren Kontrako Hitzarmena osatzen duten kideek —Alternatiba, EA, ezker abertzalea, Aralar, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, EHNE, LAB, STEE-EILAS eta ESK — "errepresioari stop esango dion herri harresia eraikitzeko premia" azpimarratu dute, eta errepresio egoera hori "stop" esango dion "herritar uholdea" sortu nahi dute. Horretarako, ekimen bateratu bat abiatu dute, apirilaren 28ra bitarte. 

"Dinamikaren funtsa eskubide urraketak ezagutarazi eta egoera aldatzeko konpromisoak biltzea da. Sinetsiak baikaude, herritarron konpromisoaren baitan datzala egoera hau aldarazteko indarra", azaldu dute gaur egindako agerraldian.

Horrela, eskurik esku igaroko den mezuaz, 1.200 lagunen konpromisoa biltzeko apustua egin dute, eskubide zibil eta politikoen aldeko 1.200 konpromiso, hain zuzen. Konpromiso horren irudikapen gisa, apirilaren 28an, Donostiako Bulebarrean, 1.200 piezak osatuko duten puzzle erraldoia eraiki nahi dute.

"Konpromisoa da gure lanabesa. Herritar uholdean, tanta izateko konpromisoa. Esku artean dugun ardurari ihes egiten ez uztearen konpromisoa", gaineratu dute.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.