MEMORIA HISTORIKOA

Errepublikatik trantsiziora arteko epaiketa politikoak baliogabetzeko eskatu du Nafarroak

Biktima nafarrak aitortu eta horiei erreparazioa emateko foru legea betetzeko egin du urratsa, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez.

Berria
2014ko martxoaren 12a
13:16
Entzun

Espainiako bigarren errepublikatik frankismo osteko trantsiziora bitarteko "epaiketa politikoak" baliogabetzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernuari gaur eginiko gobernu kontseiluan.

Hain zuzen, galdegin dio "hartu beharreko neurriak" har ditzala "errepublikan, 1936ko gerran edo diktaduran nahiz trantsizioan zehar demokrazia defendatzeagatik epaitegi militar nahiz zibilek arrazoi politikoengatik eginiko epaiketak" baliorik gabe utz ditzala.

Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez, 1936ko kolpe militarraren ondorioz izandako hildako eta biktima nafarrak aitortu eta horiei erreparazioa emateko 2013ko azaroaren 26ko Foru Legea betetzeko egin dio eskaera Madrili.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.