Txetxeniako erresistentziaren oharrak dioenez, "orain ez da gerra amaitzeko akordiorik egongo". Gainera, azaldu dutenez, gerra hori, "Txetxeniako estatuaren kontrako eraso militarra eta Kaukasoko musulmanen kontrako beldurra sortu eta elikatzen duen erregimena suntsitutakoan bakarrik" amaituko da.
Izan ere, Aslan Maskhadov Txetxeniako presidente independentista hil zutela iragarri zuten atzo Errusiako indar armatuek. Maskhadov 1997ko bozetan hautatua izan zen, baina Txetxeniako bigarren gerra hasi zenetik ezkutuan bizi zen, eta erresistentzia indarren agintari gorena zen. Joan den urtarrilean, gatazkari irtenbide baketsu bat aurkitzeko xedez, su-eten eskaintza bat egin zion Moskuri; Kremlinek, aldiz, arbuio egin zion proposamenari. Maskhadoven hilketaren berriari ihardukita, haren nazioarteko ordezkari Akhmed Zakaievek ohartarazi zuen erresistentziak aurrera jarraituko duela.
Txetxeniako gatazka
Erresistentziak dio "negoziaketa gabeko aro berri bat" abiatu dela
Atzo, Errusiak Aslan Maskhadov Txetxeniako presidente independentista hil zuela iragarri ostean, gatazka "negoziaketa gabeko aro berri batean" sartu dela abisu eman du erresistentziak. Erresistentziak webgune batean argitaratu duen oharrean dioenez, "Kremlinek Maskhadov hilda txetxeniarren esperantza hil du, Moskuko erregimen terroristarekin elkarrizketa zibilizatua egiteko esperantza".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu