Onik atera dute 44 urteko espeleologoa; dena den, Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, Iruñera. Goizaldean gertatu da istripua: leizeko pasabide estu batean harrapatuta geratu da espeleologoa; haren kideak saiatu dira ateratzeko laguntzen, baina aldakan min hartu du. Kideetako bat kanpora irten da, espedizioko medikuari abisua eman eta Nafarroako Larrialdi Agentziari laguntza eskatzeko.
260 metroko sakoneran zegoen zauritua. Guardia Zibilaren mendiko salbamendu taldea eta Nafarroako Espeleologia Federazioko boluntarioak elkarlanean aritu dira; gainera, helikoptero bat ere mugiarazi dute bertaraino.