Politika

"Errespetua eta bakea" eskatu dute milaka lagunek Bilboko kaleetan

Milakabilaka ekimenak egindako deialdiarekin bat eginez, milaka herritar batu dira Bilboko kaleetan, =i Elkarrizketa. Euskal Herriari errespetua. Bakea=i lelopean egin den manifestazioan. "Guztien eskubideen errespetua, demokrazia eta bakea" galdegin dituzte antolatzaileek amaiera ekitaldian, eta eskaera zehatza egin diete politikari eta eragileei: "konpon dezatela, behingoz, konpondu beharrekoa". Manifestazio berezia izan da: musikari eta kirolarien ekarpenek zipriztindua.

2007ko otsailaren 3a
19:04
Entzun
Bilboko Udaletxe atarian amaitu da manifestazioa, eta han ekimenaren bultzatzaileen izenean agiri laburra irakurri dute euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Arestian aipatu bezala, mezu zehatz eta argia helarazi diete politikari eta eragileei: herritarren gehiengoak guztien eskubideen errespetua, demokrazia eta bakea nahi dituztela, eta haien egitekoa dela hori erdiestea. "Eser daitezela, eta konpon dezatela, behingoz, konpondu beharrekoa", irakurri du Maite Aristegik Euskaraz. Beren eskaera zein den zerrendatuz amaitu du hitzaldia: "Guztien errespetuen eskubidea, demokrazia eta bakea Euskal Herriarentzat. Horixe".

Aurretik, eskera bertsua egiten zuten hainbat herritarren irudiak eman dituzte, pantaila erraldoi baten bidez.

Ez ohikoa izan da manifestazioa. Esate baterako, manifestazio buruan joan diren ekimenaren bultzatzaileek ez dute pankarta handirik eraman. Elkarrizketa. Euskal Herriari errespetua. Bakea jartzen zuten banderolak banatu dituzte, eta herritarrek eraman dituzte.

Gainera, hainbat ezuste izan da ibilbidean zehar. Adibidez, manifestazio burua abiatu eta lasterrera -ia 35 minutuko atzerapenez abiatu da- Fermin Muguruza musikaria DJ lanetan hasi da ibilbide bazterrean jarrita zegoen eszenatoki txiki batetik. Milaka manifestariak Uribitarteko moilan zehar zihoazela, berriz, Jose Luis Korta zuzendari duen Lekeitioko (Bizkaia) Isuntza arraun taldeko trainerua eta beste ontzi batzuk ibaian joan dira manifestazioari babesa adieraziz.

Milaka lagunek egin dute bat ekimenarekin, eta amaiera ekitaldilan herritar horiei ere egin diete eskaera bat antolatzaileek: Milakabilaka zabaltzen eta indartzen lagun dezatela aurrez aipatatuko helburuak lortze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.