Gaur goizean elkartu dira Donostiako Kaleratzeak Stop plataformako kideak. Aurreko asteazkenean, Bulebarreko kioskopeko lokaletik euren materiala atera zuten udaleko langileek, udal gobernuaren arabera lokala Aste Nagusian erabiliko baitzen, eta garbitu behar baitzuten. Gaurkoan, udal gobernuaren jarrera salalatu nahi izan dute kioskoaren aurrean egin duten agerraldian, eta euren eskubideak aldarrikatzeko dokumentu bat eskura ematen saiatu dira EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal taldeari.
Rosa Gartzia bozeramaileak udal gobernuaren aurkako kritika zorrotzak egin dituzte gertatuaren harira. Eneko Goia alkateak txio baten bidez azaldu zuen lokalaren garbiketari buruz abisatu zituztela, baina gaurkoan, Kaleratzeak Stopek gezurtatu egin du inork iragarri zituztela. Gainera, materiala “usteltze” egoeran zegoela gaineratu zuten udaletxetik, baina horrelakorik ez zela argitu dute elkarretaratzean. Igarako ibilgailu parkera eraman zuten materiala udaleko langileek, eta plataformako kideak materialen bila joan zirenean, “suntsitzeko agindua” zutela esan zieten bertako langileek. Azpimarratu dute beren materiala herritarrek ordaindua izan dela, banderolen eta kamisetak saltzetik ateratako diruarekin hain zuzen. “Udalak plataformaren irudi txarra” zabaldu nahi duela esan dute. Horren adibide dira udaletik zabaldu dituzten zenbait jarrera: lokaleko giltzen erabilera “kaotikoa” eta materialaren egoera arduragabea, besteak beste.
Soilik “errespetua eta lankidetza” eskatu dute, eta kiosko azpiko lokalak “erabilera soziala” izan dezan.