Politika

Erresuma Batuak Ana Lopez, Zigor Ruiz eta Iñigo Albisu Espainiaratu egin ditu

Apirilean atxilotu zituzten Sheffielden, ETAko kideak direlakoan, eta Londresko Auzitegiak abenduaren erdian hartu zuen haiek Espainiaratzeko erabakia.

2008ko urtarrilaren 8a
14:25
Entzun
Erresuma Batuko (EB) Poliziak eguerdian jakinarazi duenez, EBk Ana Lopez, Zigor Ruiz eta Iñigo Albisu euskal herritarrak Espainiaratu egin ditu, Londresko Auzitegiak abenduaren 14an hartutako erabakia beteta. Lopez, Ruiz eta Albisu iazko apirilaren 27an atxilotu zituzten Sheffield hirian (EB), ustez etakideak direlakoan.

Hiruren kontrako epaiketa abenduaren 4an hasi zuten, Londresko Auzitegi Nagusian. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaileak euroagindua eman zuen eta uztailean Westminsterreko (EB) Magistratuen Auzitegiak haiek Espainiara igortzea erabaki zuen. Orduan, baina, defentsa abokatuek helegitea aurkeztu zuten, eta helegiteaz erabakia hartzeko epaiketa hasi zuten abenduaren hasieran.

Epaiketan Richard Gordon defentsa abokatuak esan zuen tortura testigantza batean oinarritzen zela hiru akusatuen aurkako salaketa, baina auzitegiak ez zuen hori kontuan hartu abenduaren 14an erabakia hartzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.