Apirilaren 27an Erresuma Batuko Poliziak atxilotu zituen hiru euskal herritarren defentsak helegitea aurkeztu du estradizioaren aurka. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek eskatuta atxilotu zituzten Iñigo Albisu, Zigor Jaso eta Ana Lopez Sheffielden (Ingalaterra), ETAko kide izatea egotzita.
Abuztuaren 17an haiek Espainiaratzeko eskaera onartu zuen Londresko Westminsterko Auzitegiak. Caroline Tubbs epaileak atzera bota zituen defentsak estradizioaren kontra emandako arrazoiak.
Helegitea aurkeztuta, Londresko Auzitegi Nagusiaren esku geratu da erabakia. Udazkenean emango du epaia, urrian edo azaroa.
Erresuma Batuan preso dauzkaten hiru euskal herritarrek helegitea aurkeztu dute estradizioaren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu