Theresa May Erresuma Batuko Gobernuko Barne ministroaren ustez, Eskozia "nazioarteko terrorismoaren kontrako borrokan-eta seguruago" egongo da gaur bezala, Erresuma Batua barruan, independentziarekin baino. "Elkarrekin indartsuagoak gara munduan, eta Europan gure subirania babesteko indar handiagoa daukagu".
Hala ere, Barne ministroak aitortu du Eskozia herrialde independente bezala aurrera aterako litzatekeela, "dudarik gabe". Alderdi Kontserbadorearen biltzarrean mintzatu da May, Eskozian.
Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak urtarrilaren 25ean iragarri zuen 2014ko udazkenean egingo dutela independentziari buruzko erreferenduma.