Emaitzak ez dira ezagutuko igande gauera arte, Italiako bozkalekuak itxi artean —horiek izango dira ixten azkenak, 23:00etatik aurrera Euskal Herrian—.
Erresuma Batuan, Europako Parlamenturako hauteskundeez gain, udal hauteskundeak ere egin dituzte Ipar Irlandan eta Ingalaterran. Aparteko gertaerarik gabe igaro zen eguna. Erresuma Batuari Europako Parlamentuko 73 aulki dagozkio.
Herbehereetan, berriz, Ipsos institutuak hautes eskoletan egindako inkesten arabera, %37ra iritsi da parte hartzea. Horren arabera, launa aulki lortu dituzte demokrata-liberalek —botoen %15,6 eskuratuta— eta demokrata-kristauek (%15,2). Inkesta horren arabera, baita ere, Herbehereetako egungo Lehen ministro Mark Rutte liberalaren alderdiak eta euroeszeptikoek, berriz, hiruna eserleku lortu ditute, %12,4 eta %12,3 lortuta, hurrenez hurren.
Dena den, igande gauera arte itxaron beharko da behin betiko emaitzak ezagutzeko.