Londresko Auzitegi Gorenak ez hirugarren aldiz ukatu zuen Antton Troitiño euskal preso ohia estraditatzeko Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako eskaera. Epaitegiak argudiatu zuen Espainiak ez dituela bete Erresuma Batuko Estradizio Legearen baldintzak.
Erabaki horren aurka helegitea aurkezteko eskatu zion Espainaiko Auzitegi Nazionalak Erresuma Batuko fiskaltzari asteazkenean. Hark jakinarazi du ez duela horrela egingo, helegiteak aurrera egiteko aukera gutxi duela argudiatuta.
Troitiño aske gelditu zen 2011ko apirilaren 13an, Espainiako espetxeetan 24 urte egin ondoren.