Iraken inbasioaren ondorioak

Erresuma Batuko sei soldadu hil dituzte talde armatu irakiarrek

Iraken okupazioaren aurkako talde armatuek Erresuma Batuko tropen aurkako bi eraso gogor egin dituzte gaur, biak Irak hegoaldean, Al Amara hiritik hurbil. Haietako batean, sei soldadu hil dituzte, eta, bestean, zortzi. Gerra amaitu zenetik Erresuma Batuko soldaduek jasan dituzten eraso bortitzenak izan dira.

2003ko ekainaren 24a
18:54
Entzun
Tigris ibaiaren ibarrean, Basora hiritik 200 bat kilometrora, gertatu dira bi erasoak.Lehendabizikoan sei soldadu britainiar hil dituzte erreboltari irakiarrek, baina Londresko Gobernuak ez du jazoera horri buruzkoa argibide gehiago eman nahi izan.

Bigarrenean, Chinook helikoptero bat tirokatu dute erreboltariek, eta eraso horretan, zortzi soldadu zauritu dira —haietako hiru oso larri daude—. Zaurituta dauden soldaduak Doverko baseko Paratxutisten Lehen Batailoiko kideak dira.

Iraken inbasioa amaitu zenetik Erresuma Batuko tropek jasan dituzten lehen eraso gogorrak izan dira gaurkoak, eta, ondorioz, atsekabea eta asaldura sortu dute gertakari hauek herrialde hartako iritzi publikoan.

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak larrialdiko bilera antolatu du Jack Straw Atzerri ministroarekin, Geoff Hoon Defentsakoarekin eta Valeri Ann Amos Nazioarteko Garapenekoarekin. Heriotzak direla eta, "atsekabe handia" adierazi du Blairek, eta, era berean, sei soldaduak "ohore handiarekin eta beren herria defenditzen" hil direla nabarmendu du.

Erresuma Batuko tropenbilgunea Basoran dago, hau da, inbasioan eurek menderatu zuten hirian. Gerrak iraun zuen bitartean 37 soldadu britainiar hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.