Immigrazioa

Erresuma Baturako ferryra sartu nahi zuten zazpi migratzaile atxilotu ditu Poliziak Bilboko Portuan

Urtea hasi zenetik 35 migratzaile atxilotu dituzte Loiuko aireportuan, dokumentazio faltsuarekin Erresuma Baturako hegaldia hartzen saiatzeagatik.

jarraia153841.jpg
Ibai Maruri Bilbao.
2018ko ekainaren 27a
13:46
Entzun

Espainiako Barne Ministerioak eman du atxiloketen berri. Atzo, Espainiako Poliziak zazpi albaniar atxilotu zituen Bilboko Portuan, Portsmoutherako ferryra igotzera zihoazela. Azken asteetan zaintza indartu du Barne Ministerioak portuaren inguruetan. 

Era berean, jakinarazi du urtea hasi zenetik 35 migratzaile atxilotu dituztela Loiuko aireportuan (Bizkaia), dokumentazio faltsuarekin Erresuma Batura joateko hegaldia hartzen saiatu direnean. Nahiz eta oraingoz Europako Batasuneko kide izan, Erresuma Batua Schengen esparrutik kanpo dago, eta herrialdera sartzeko bisa behar da. Horregatik, Barne Ministerioak kontrol neurriak zorroztu ditu Loiun. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.