Erretiratu dute Saturraranen abenduan hondartuta geratu zen ontzia

2007ko apirilaren 11
14:56
Entzun
Abenduan, ekaitz baten ondoren, Michel Erresuma Batuko ontzia hondartuta geratu zen Saturraran (Mutriku, Gipuzkoa) hondartzan, eta bukatu dituzte hura erretiratzeko lanak, Espainiako Ingurumen Ministerioak esan duenez.

Michel ontzia Ondarroako (Bizkaia) portuan zegoen lotua azkeneko bi urtean, salgai edo desegiteko, baina abenduaren 8an askatu egin zen eta, itsasoan noraezean ibili ondoren, Saturraranen hondartuta geratu zen. Abenduaren 9an ontzitik gasolioa eta olioa ateratzeko lanetan hasi ziren, eta urtarrilaren 2tik desegite lanetan. Atzo bukatu zituzten lanak.

Argazkian, Saturraranen Michel ontzian makinak desegite lanetan, urtarrilaren 12an (argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.