Errezeta elektronikoekin hasi da Osakidetza
GASTEIZ. Osakidetzako 853 osagile errezetak sinadura elektronikoaren bitartez ematen hasi dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, sistema berria azaroaren 2an jarri zuten indarrean, eta hogei egunean, 30.025 gaixori eman diete errezeta elektronikoa. Oraingoz, sistema berria eta orain artekoa erabiliko dituzte batera, elektronikoa «teknikoki konplexuagoa» dela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu