Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin du iazko urriaren 10ean errifak saltzeagatik ETArekin kolaboratzen ari zelakoan atxilotu zutena. Auzitegi Nazionalak hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion Lander Fernandez Arrindari, 600 euro biltzeko 300 errifa eramateagatik. Gorenak dio, ordea, "erakunde terrorista batentzat dirua biltzeko errifak izate hutsa" ez dela nahikoa kolaborazioa leporatzeko.
Gorenak, gainera, froga argiagorik aurkeztu ez izana aurpegiratu dio Auzitegi Nazionalari. Gorenaren ustez ezin da hori gabe baztertu, Auzitegi Nazionalak egin zuen moduan, elkartasuna izatea errifen helburua auzipetuak asmo hori frogatu ezin izan duelako.