Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina bukatzen ari da. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 8a da; etzi, beraz. Hori dela-eta, Nik HARTU ETA EMAN dut... eta zuk? leloarekin hainbat lagunek saskia eskatzeko deia luzatu dute.
Tartean dira Iñaki Perurena harrijasotzaile ohia, Pirritx,Porrotx eta Marimototx pailazoak, Xabi Bastida musikaria, Mikel Astarloa txirrildulari ohia, Miren Amuriza bertsolaria, Ainhoa Aznarez Nafarroako parlamentuko presidentea, Maialen Lujanbio bertsolaria, Kike Amonarriz aurkezlea, Enrique Villarreal Drogas musikaria, Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Oinatz Bengoetxea pilotaria eta Imanol Agirretxe futbolaria.
Behin kanpaina bukatuta, azaroaren 21ean Ablitasen, auzolanean, kutxak muntatuko dituzte. Han bertan kanpainaren emaitzen berri emateko asmoa dute.
Erriberako nekazariak eta hango euskalgintzako elkarteak laguntzeko sortu zuten egitasmoa.