Juan Calparsoro Errioxako (Espainia) fiskal nagusiak Enaitz Iriondo (Durango, Bizkaia) heriotza eragin zuen auzia berriro irekitzeko eskatu dio Haroko (Errioxa) Instrukzio Epaitegiari. Enaitz Iriondoren ama Rosa María Trinidad "gustura" azaldu da ekimen horrekin. "Guretzat garaipena da, pozgarria. Izan ere, auzia berriro zabaldu nahian gabiltza eta pixkanaka aurrerapenak daudela ikusten dugu".
2004ko abuztuaren 26an Iriondo -17 urte zituen- automobil batek harrapatu zuen Haron, eta haren heriotza eragin zuen. Harrapaketaren gaineko argitze-agirian Guardia Zibilak zioen Tomas Delgado auto gidaria abiadura orduko 90 kilometrora orduko mugatutako lekuan 140-160 kilometrora zihoala.
Aurtengo urtarrilean gidariak 20.000 euroko kalte-ordaina eskatu zien Iriondoren gurasoei, harrapaketan bere automobilak -Audi 8a- izan zituela-eta. Urtarrilaren bukaeran egin zuten epaiketa, Haron, eta gidariak atzera egin eta bertan behera utzi zuen eskari hura.
Errioxako fiskal nagusiak orain Delgadok deklaratzeko eskatu du, inputatu gisa.
Gizartea
Errioxako fiskal nagusiak Enaitz Iriondoren heriotza eragin zuen auzia irekitzeko eskatu du
140-160 kilometrora zihoan auto batek harrapatuta hil zen, 2004an, eta haren senideak gustura azaldu dira fiskalaren eskaerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu