Pedro Sanz Errioxako gobernuko buruak gaur esan du "sentitzen" duela euskal erien egoera, "ez delako euren errua", baina ardura Jaurlaritzari egotzi dio "Arabako errioxan behar bezalako inbertsiorik" egin ez duelako. Horrela mintzatu da Sanz hurbiltasunagatik Arabatik Errioxara doazen gaixoei ateak itxi ondoren.
Arabako biztanleen arazoak Patxi Lopezen gobernuari dagozkiola erantsi du eta berak lo "lasai" egiten duela. Hitz horiekin erantzun dio Errioxako lehendakariak osasun arazoari. Errioxako Gobernuak (Espainia) Arabako Errioxako eriak artatzeari utzi dio eta Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du Arabako Errioxako gaixoei kasu egiteagatik Errioxako Gobernuari 7 milioi euro ordaintzea.