Euskal Herria

Erroak Sartu, Daniel Zulaika, Angel Garcia Ronda eta Itxaropenaren telefonoarentzat izango dira Donostiako Hiritar Merezimenduaren Dominak

Udalerriari emandako aparteko zerbitzua aitortuko die Donostiako Udalak sariarekin.

Ilargi Agirre.
2013ko abenduaren 17a
14:07
Entzun

Donostiako Bozeramaileen Batzordeak Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzten pertsonak eta erakundeak adostu ditu gaur goizean. Erroak Sartu, Daniel Zulaika, Osakidetzako Hiesaren kontrol eta prebentzio planen koordinatzailea, Angel Garcia Ronda, idazle, politikari eta ekonomialaria eta Itxaropenaren telefonoa dira sarituak. San Sebastian bezperan emango dira dominak, Donostiako Udalbatzan. Udalerriari emandako aparteko zerbitzuak aitortzen dira domina horien bidez.  

Hautagaiak aurkezteko orduan herri partaidetza oso handia izan dela nabarmendu du udal gobernuak. Azken urteotan baino proposamen gehiago jaso dituzte aurten; guztira, hamalau izen eta elkarte proposatu dituzte. 

Donostiako Urrezko Danborra nork jasoko duen bihar jakinaraziko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.