Errobi ibaian aurkitutako gorpua Jon Anzarena ez dela dio Baionako prokuradoreak

2009ko ekainaren 2a
16:53
Entzun
Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo gauean Bidarrain (Nafarroa Beherea), Errobi ibaian, hildakoa Jon Anza (Donostia, 47 urte) ote den ikertzen aritu da Baionako prokuradorea, eta goizeko hamarrak aldera jakinararazi du gorpua ez dela harena. Frantziako Polizia Judiziala aritu da aztertzen. Gauza bera esan du lehenago Efe Espainiako berri agentziak, iturri “antiterroristak” aipatuz.

Gorpuari gaur edo bihar eginen diote autopsia.



Preso ohia eta militante abertzalea da Anza, eta apirilaren 18tik desagertuta dago, haren senideek eta ETAk ziurtatu dutenez.

ETAk duela aste batzuetako oharrean zioen etakidea dela hura, eta apirilaren 18 hartan Baionatik Tolosara (Okzitania) joatekoa zela, erakunde armatuko lagun batzuekin hitzordua zeukalako. ETAk Espainiako eta Frantziako gobernuei leporatu zien desagerpena, eta “gerra zikina” aipatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.