Erromes bat erreskatatu dute Ortzantzurieta mendian

2007ko apirilaren 4a
19:00
Entzun
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako kideek italiar erromes bat erreskatatu dute gaur goizean Ortzantzurieta mendian. Atzo galdu zen erromesa -54 urte-, Donejakue bidean Luzaide eta Orreaga arteko etapa egiten ari zela. Gau osoa galduta pasatu du Ortzantzurietan, 50 zentrimetro arteko elurrarekin.

Erromesak berak eman zion abisu Sos Nafarroari atzo, galdu egin zela esateko. Goizeko bostak arte telefonoz harremana mantentu du, baina gero bateria bukatu egin zaio. Italiarrak pentsatzen zuen Ibañetan zegoela eta hala esan zien Sos Nafarroakoei. Larrialdi Zerbitzuetakoak hara joan dira gaur goizean baina ez dute topatu. Ortzantzurietan zegoen eta goizeko zortzietan topatu dute, Lepoeder parean.

Hipotermia zeukan eta, badaezpada, Iruñera Bideko Ama erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.