Auto gidari batek eman zuen abisua larrialdi zerbitzuetara astelehen gaueko 22:22 inguru zirenean. N-135 errepidean, Auritz parean, oinezko bat ikusi zuen lurrean erorita, errepide bazterrean.
Larrialdi zerbitzuekin batera heldu ziren tokira zaintzako medikua eta foruzaingoa, baina ezin izan zuten ezer egin gizona suspertzeko.