Gizartea

Erromes bat hil da Ibañetako portuan

Berezko heriotza izan du, bizikletan zihoala.

2008ko maiatzaren 30a
15:11
Entzun
40 urteko gizonezko txirrindulari bat hil da gaur Ibañetako portuan (Nafarroa), Orreagara bidean zihoala berezko heriotza izanda. Donejakue bidea egiten ari zen, beste erromes talde batekin, eta bat-batean kordea galdu du eta lurrean geratu da, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Gizonarekin zihoan lagun batek Nafarroako larrialdietarako zerbitzuei deitu die, baina suspertzen saiatu arren, ezin izan dute ezer egin erromesaren bizia salbatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.