Erromes bati sexu erasoa egin diotela salatu dute
DEBA. Donejakue bidea egiten ari zen erromes bati sexu erasoa egin zioten aurreko asteko igandean, Debako Udalak jakinarazi duenez. Itziar eta Deba artean, Gipuzkoan, gertatu zen ustezko erasoa. Udalak, alderdi guztien adostasunarekin, salaketa egin du ohar baten bidez; andreen eta gizonen berdintasuna lortzea ezinbestekoa dela nabarmendu du. Protestara dei egin du: bihar izango da, 19:00etan, udaletxeko plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu