Marko instituzional berri baterako arrazoi ekonomikoak izeneko txostena azaldu du Zenarruzabeitiak Ibarretxeren Plana eztabaidatzeko ponentzian. Idatzian jasotzen denez, EAEk marko juridiko-politiko berri bat erdistea "premia ezinbestekoa" da euskal gizarteak dituen erronken aurrean "bigarren bilakaera ekonomikoa erraztuko duten oinarriak berritzeko, tinkotzeko, sendotzeko eta garatzeko".
Ildo horretatik, EAEren erronka estrategikoa "ikuspuntu kualitatibo batetik erakarpen ekonomia erakargune bihurtzea" dela esan du Zenarruzabeitiak, eta horretarako Espainiako Estatuaren deskontzentrazio intituzionala bultzatu behar dela, EAEko"arautze ekonomikorako" gaitasun handiagoa izan dezan. Hain zuzen ere, Madrilek eskumenen transferentzia gerarazi izanak, eta, oro har, Estatuko Administrazioaren politikek "Euskadiko ehun ekonomikoa" arriskuan jarri dutela salatu du Jaurlaritzako lehendakariordeak.
Ponentziaren bigarren bilera
Eusko Legebiltzarrak Ibarretxeren Planari aurkeztutak osoko zuzenketak atzera bota zituenez, zuzenketa partzialak aztertzen ari dira orain ponentzian. Hain justu, PPk eta PSE-EEk ezik Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako alderdi guztiek aurkeztu dituzte zuzenketa partzialak.
Ponentziak bigarren bilera egin du gaur, eta Idoia Zenarruzabetia Jaurlaritzako lehendakariordeak marko juridikoaren aldaketak izango lukeen eragin ekonomikoari buruzko txostena aurkeztu du. Zenarruzabeitiaren aurkezpena Eusko Legebiltzar kanpotik egin den lehen ekarpena izan da. Izan ere, ponentziak erabaki zuen autogobernuari buruzko batzorde berezian parte hartu zuten pertsonak gonbidatzea Ibarretxeren Planari buruz duten iritzia ager dezaten.
Ponentzia horretan, EAJk aurkeztutako 18 zuzenketa partzial, EAk aurkeztutako 42 eta SA Sozialista Abertzaleak ezarritako lau eztabaidatuko dira.
Eusko Jaurlaritzaren Estatutu proposamena
Erronka ekonomikoei aurre egiteko "marko juridiko-politiko berri bat" ezinbestekoa dela uste du Zenarruzabeitiak
Etorkizuneko erronka ekonomikoei aurre egiteko EAE Euskal Autonomi Erkidegoak "marko juridiko-politiko berri bat" behar duela uste du Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak. Hala agertu du Jaurlaritzaren Estatutu proposamena eztabaidatzeko Eusko Legebiltzarrak eratu duen ponentziaren bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu