AUZITEGIAK

Erruduntzat jo dute Donostian semea hiltzeaz akusatutako gizona

Akusazioak eta fiskalak eskatu zuten hilketaren errudun jotzeko gizona; hogei eta hemezortzi urteko kartzela eskatu zuten. Defentsak istripuaren eta suizidioaren hipotesiak zituen.

Epaiketaren aurreneko saioa. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 27a
07:41
Entzun

Hiru asteko epaiketa izan da. Akusazioan, bi alde: batetik, mutikoaren ama, Iñigo Iruin abokatua ordezkari zuela; bestetik, fiskaltza. Akusatuaren defentsan, berriz, Miguel Castells abokatua aritu da.

Zinpekoen epaimahaiak bi bertsio kontrajarri izan ditu mahai gainean. Akusazioek esan dute aitak hil zuela semea, labankadaz. Fiskalaren arabera, amari min emateko egin zuen hori, banatzeko prozesuan zeudela. “Amak sufritzea nahi du. Ez da ezer arraroa herri honetan. Hain zuzen, kategoria bat sortu dugu horretarako: genero indarkeriaren biktima diren haurrak”. Defentsaren arabera, berriz, gaztearen heriotzari buruzko “aukera asko” daude, eta guztiak bat datoz “autolesioaren” hipotesiarekin. Defentsak dio gazteak bere buruari sartu ziola labana.

Epaiketan deklaratutako auzitegi medikuak ez dira bat etorri hipotesien inguruan. Paco Etxeberriak ezinezko hilketaren hipotesia jo zuen posibletzat; istripuaren tesia “ezinezkotzat” jo zuen, baina hilketarena ez du “ezerk” baztertzen, haren hitzetan. Auzitegi Medikuntzako Institutuko zerbitzuburu Luis Miguel Kerejetak, berriz, ohartarazi du “ebidentziarik” ez dagoela esateko hilketa bat izan zela; haren arabera, istripu bat izatearekin “bateragarriak” dira mutikoaren zauriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.